XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Había publicado Obabakoak, y las puertas para publicar otros textos parecían abiertas, pero temía el encasillamiento y los inevitables lugares comunes sobre mi afición a la ruralidad y a la literatura fantástica. y los años pasaban y el proyecto siempre se quedaba en el cajón. 31 B. Atxaga. Dos hermanos. Ollero ampamp; Ramos. Madrid. 1995. 156.or.

Gorago azaldu bezala, Sari Nazionala irabazi eta ondorengo lehendabiziko lana, espainiar literatur esparruan duintasunez bizirauteko ezinbesteko baldintza, errealismo magiko erregionalistaren etiketa eratxikikor bezain estua gainetik kentzea da asteasuarrarentzat.

Hortik aipaturiko berriztapen estilistiko-tematikoa.

Baina Zeru horiek idatzi ondoren, intuizioz-edo, Atxagari garai obabiarraren problematika literarioaren bihotzean kokatzen den lan hau berridazteko nahikeria ernetzen zaio.

Bere hitzetan esateko: Al fin, el momento de recuperar el relato llegó 32 Ibid..

Zergaitik? Autoreak ez du garbiki eta arrazionalki esplikatzen, ezta saiatu ere.

Badaki une egokia dela, nabari du, eta kitto.

Onar bekigu, idazleak bere argitalpen-politikaren gertakizun horren inguruan utzitako hutsune esplikatiboari hipotesi single batez erantzuteko dugun asmoa.

Literatur esparru espainiarrean bere tokia egiten joan ahala eta alde horretatik Gizona bere bakardadean eleberriak (polemika eta guzti) esparruko hierarkian gora egiteko balio izan dio, dudarik gabe zailagoak egin dira jatorrizko euskal literatur esparruarekiko harremanak.

Atxagaren izenari atxekitako balore sinbolikoa emendatu den neurrian emendatu da, baita ere, euskal eta espainiar esparruek idazlearekiko duten jabegotza grina.

Norena da Atxaga? Hor dago koxka.

Esparruetako bakoitzak bere amoranteari maitasun eta atxekimendu froga etengabeak eskatzen dizkio eta gero eta zailago egiten zaio Atxagaren baitan ikusten dituen bestekotasun zantzuak jasatea.